XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barneko eragileak

34. jarduera (jarraipena)

Mendiak lerrokatzen direnean eta hedadura handi samarra hartzen dutenean, mendilerroa izenez ezagutzen dira, baina era irregularrean zabaltzen badira eremu jakin batean, orduan mazizo izena hartzen dute.

Sumendiek ere mendiak era ditzakete kraterretik ateratzen den laba solidotu egiten baita eta magma-materiala metatu.

Sumendien kraterretatik kanpora irteten den material urtuek solidotzean osa ditzaketen mendien adibide garbienak uharte bolkanikoetan ikusten dira.

Horrelako zenbaitetan, itsas hondoan sakonera handian sortutako sumendiek itsas mailatik gora, eta oso altu, izaten dute gailurra.

Laburbilduz, barneko eragileak direla medio, erliebeak aldaketak izaten ditu eta mendiak sor daitezke.

Esate baterako, lurrazalean gertatutako jasotze edo tolestura indar orogenikoei esker, edo sumendien erupzioak direla medio, mendiak edota mendikateak sor daitezke.

Gero, kanpoko eragileak hasten dira lanean materialak higatu, garraiatu eta sedimentatuz.

(EUSENOR-en Gazteen Entziklopedia-ko Mendiak artikulutik moldatua)

35. jarduera

Mendien eraketa nolakoa den aztertzen hasi behar dugu orain, baina hori baino gogora dezagun nolakoa den Euskal Herriko erliebea.

Egin itzazu hemen behean proposatzen zaizkizun bi ariketak.

Hurrengo orrialdeko mapa baliagarria izan dakizuke.

1. Hurrengo orrialdean datorren Euskal Herriko mendien mapa horretan identifika eta koka itzazu mendiak, mendilerroak etab. iazko 3. unitate didaktikoan egin zenuen bezala.

2. Nolakoak dira Euskal Herriko mendiak, gazteak ala zaharrak?

Mendilerroak daude, ala mazizoak?

Datuak bildu, kontsulta liburuetan informazioa jaso eta eztabaida ezazue zuen artean.